Zeintzuk dira psikomotrizitatearen oinarriak?
Oinarrizko jokaera motorrak:
Tonu postularra: Gorputzaren espazioarekiko moldaketa egokia da, bai akzioan (mugimenduan) bai ez-akzioan (posturan) ikus dezakeguna. Mugimendua ahalbidetzeko bezain baxua eta grabitatearen indarrari aurre egiteko bezain altua izan behar du.
Arnasketa: Psikomotrizitatearekiko garrantzi gehien duen bizi-konstantea da, mugimendu guztietan eragina baitu. Honen kontrola nahitaezkoa izan ohi ez den arren hau kontrolatzen ikasi behar dugu gure egunereko jardueretan eraginkorragoak izateko.
Oreka: Kanpo indarren aurka postura bat mantentzeko ahalmena da, jarduera funtzionalak ahalbidetzen.
Disoziazio motorra: Beraien artean independienteak diren gihar taldeen nahitaezko aktibazioa, helburu ezberdinak lortzeko jokabide global baten barruan.
Kordinazio psikomotorra: Zehastzsun maximoarekin mugimendu bat egitean datza, baina ahalik eta energia eta denbora gutxien erabiliz. Kordinazioaren eboluzioa mugimendu patroi simpleak automatizatzearen ondorioz ematen da, mugimendu konplexuagoak ahalbidetuz.
Jokaera neuromotorrak:
Tonu muskularra: Giharrak luzatua izana eusten duen indarra da, hau da, giharren zurruntasuna. Tonua prozesu normal bat da, giharrak eduki behar duen uzkurketa minimo bat da, egonkortasuna izan dezan eta mugitu ahal izateko.
Gorputz eskema:
Lateralitatea: Umeak gorputzaren segmentu baten hautaketa-prozesua da, bere parekidea alde batera utziz. Honekin garunaren hemisferio baten zentru sensitibo-motorrak azkarrago garatuz. Erabilpeneko lateralitatea eta bat-bateko lateralitatea bereiz ditzazkegu, mugimenduak nahitaezkoak izatearen arabera. Prozesu hau umeak 7 urte izatean guztiz garatu ohi da.
Jokaera pertzeptzio-motorrak:
Espazio-pertzepzioa: Umeak, bere gorputzaren erreferentzia oinarritzat izanez, mundu osoaren pertzepzioa ahalbidetzen du. Kolb eta Whishaw-ek funtzio ezberdinak dituzten hiru azpi-eremu bereizten dituzte:
- Gorputzaren eremua: Gorputz fisikoak osaturiko espazioa, ukimenaren bitartez ukitzen ditugun objetuen bereizketa bat egitea ahalbidetzen diguna.
- Atxilotze eremua: Gorputzaren inguruko guneak osatzen duen espazioa da, non gorputzarekin edo tramankuloren batekin inguruko objetuak kitu daitezkeen. Espazio hau gorputzarekiko kanpokoa da.
- Jokatze eremua: Berealako irismenaren kanpoko gunea da, bertara iristeko desplazamendua beharrezkoa da.
Denbora-pertzepzioa: Segidako gertaerak bakar bezala lotzean datza.
Antolakuntza espazio-tenporala: Mugimenduaren erabilpen kontrolatua ahalbidetzen duen erlazioa da, hau espazio baten bitartez denbora zehatz batean ematen baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario