viernes, 2 de marzo de 2018

Orientabide espezifikoak


Psikomotrizitate saioaren barruan, fase ordenatuak eta koherenteak bata bestearen atzetik egin behar dira, eta, aurrekoaren hariari jarraitu, hurrengorako prestatu eta lotura ildo bati eutsi beharko zaio.

Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan hartuta irakasleak proposatzen ditu (ez agindu) jarduerak. Gustukoak dituztenez, ikasleek biziki parte hartzen dute. Honako atal hauek proposatzen dira saioaren sekuentziazioan:

  • Sarrrera-errituala: Bertan behar den arropa eta oinetakoak erantzi ondoren legeak gogoratu eta jarraituko dugun gutxi gora-beherako ibilbidea aipatuko dugu.
  • Harresia: Irakasleak harresi bat eraikitzen du goma espumasko blokeekin. Adostutako seinalea entzutean eraisteko garaia iritsiko dela gogoraziz (seinalea "hiru" bezala ezagutzen da). Irakasleak ezarritako antolaketa apurtzeko aukera izango dute haurrek harresiaren bitartez, tentsio emozionalak askatzen dituzten eta gorputzeko giharren blokeoa gainditzen duten bitartean. Ezinezkoa egiten zaie geldirik egotea, urduri eta irrikan dade harresia botatzeko, horri psikomotrizitate saioari hasiera emateko nahiak gehitzen direlarik.
  • Berezko jarduera motriza: Hasieran, haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz  txoko batetik bestera dena eramaten. Inongo helbru konkreturik gabe. Aniztasun ezberdin horiei esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak asetzen dituzte. Gune horiei esker, mugimendua bizi dezakete, esperimentatu, gauzatu, erabakiak hartu, arazoak ebatzi, sortu, komunikatu egiten baitute. Momentu honetan zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak lantzen ari dira. Atal hiori luzeena izango da (25-30) mintu iraun dezake eta bertan askotako jarduera ezberdinak egingo dituzte: kulunkak, presioak, jauziak, garraioak, birak, orekak, lekualdatzeak, esekitzeak, erorketak,...
  • Jolas-sinbolikoa eta eraikitzea: Irudikatzeko jolasean, bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du haurrak, fantasia eta errealitatea elkartuz. Horretarako irakasleak hainbat baliabide utziko die eskuragarri hala nola: zapiak, sokak, uztaiak, kuxinak,... Jolas horiei esker barruan gordetako barne-gatazkak kanpora askatu ditzakete. Atal hau 15-10 minutuko iraupena izango du.
  • Irudikatze eta mintzatze espazioa: Atal honetan ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz,.. saioan bizi izandakoa adierazten saiatu behar dira. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria izaten da azkeneko espazio hau.
  • Jasotzeko espazioa: Materiala biltzean datza. Momentu hau, ohitura egokiak hartzen hasteko erabili ahal dugu. Ohitura egoki hauek oso baliagarriak izango dira haurren garapenerako.
  • Agurraren espazioa: Psikomotrizitate saioari bukaera egoki bat eman ahal izateko gurra dugu momento garrantzitsuenetariko bat. Agurraren bitartez jarduerarekin deskonektatzea lortuko dugu eta berriz ere taldea elkartu beharko dugu hau aurrera eraman ahal izateko. Momentu honetan ariketa albo batera utzi beharko dugu, saioari buruz hitz egiten edota ipuin bat kontatzen diegun bitartean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario