1. Espazioa
Psikomotrizitate gela praktika garatzeko behar bezala
hornitua dagoen espacio zabal bat da. Psikomotrizitate gela hiru espaziotan
banatuta dago. Espazio horiek hurrengo hauek dira: plazer sentsorio-motorraren
espazioa, jolas sinbolikoaren espazioa eta azkenik, urruntzearen espazioa.
- Plazer
sentsorio-motorraren espazioa: Espazio honetan egiten diren
jarduerak hauek dira: kulunkatzeak, jauziak, biratzeak, itzulikatzea,
labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, oihuka egitea,
danborra edo trompeta jotzea, goma-aparrarekin eraikuntzak egiteak,
sokekin jolastea, mozorrotzea, makilatzea, eraso egitea, jolastea,
itxarotea, behatzea,... Espazio honetan, mugimendu bat-bateko jarduera da,
gorputzaren irudia eta identitatea sendotzeko. Mugimenduek umearen
orokortasuna adierazten dute.
- Jolas-sinbolikoaren
espazioa: Umeak adierazpenak egiten dituenean, besteen onarpenak
lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen da, hainbat paper
betetzen baititu. Umeak, berriro ere, bere plazerrak eta bere gatazkak
bizi ohi ditu, horiei erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea
osatzen du eta, nolabait oreka eta konpentzazioa bilatzen du.
- Urruntzeko espazioa: Umeak keinuak, begiradak, ahotsa eta mimoa erabiltzen ditu. Urruntzea bilatzen du horretarako, sentsomotor eta sinbolikoaren espaziotatik alde eragiten du, emozioetatik aldentzen da, eta veste espacio bat bilatzen du, erabiltzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko,... Bere fantasiak martxan jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.
2. Materiala
Psikomotrizitate gelan dagoen material guztia behar bezala
ordenaturik egon beharko da, orden horrek eragina izango du haurren
ekoizpenetan. Bestalde, ugari izan beharko da; eta material hori haurrentzako
egokituta egon beharko da. Hau da, haurren beharretara egokituta egon behar da.
Beraz, materiala finkoa eta ez finkoa izan daiteke: Material
finkoak, espalderak, arbelak, ispiluak,... dira eta material ez finkoa,
uztailak sokak, blokeak,...
- Material
bigunak: Pilotak, kuxinak, telak,... hauek haurrari estaltzeko,
plazera emateko eta segurtasuna transmititzeko balio dute.
- Material
gogorrak: Espaldera, egurrezko eraikuntzak, ahulkitxoak, plastikozko
blokeak,... Material hauek haurra erronkaren gainean jartzea lortzen dute,
errealitatearen hasieran hain zuzen ere eta horrek, haurraren gainditze
fisikoa suposatuko du, baliagarria eta onuragarria izango dena haurraren
garapen sensoriomotorrerako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario