Aurretik
aipatutako oinarrizko garapen motorretaz gain beste garapen mota daude:
Garapen
kognitiboa:
Kognitibo
hitza ezagutzea esan nahi du eta ezagutza edo jakiteari egiten dio
erreferentzia. Hortik abiatuz, pertsonaren garapen kognitiboaz ari garenean
pertsonak, jaiotzen denetik, pentsatu, ezagutza izan eta ulertzera iristeko
izaten duen prozesua azaldu nahi dugu. Kognitiboaz jarduten garenean
adimenari buruz hitz egiten dugu. Ondorioz, aukeratu dugun adimenaren
definizioaren arabera azaltzen da garapen kognitiboa.
1.
Batetik, honela uler daiteke adimena: ingurunean
gertatzen diren aldaketen aurrean bizirik irauten duten izaki bizidunen
egokitze-ahalmena. Definizio horretan izaki bizidun guztiak hartzen dira
aintzat: landareak, animaliak eta pertsonak.
2.
Bestalde, elementu abstraktuekin eragiketak egiteko
gaitasun gisa ulertzen da adimena. Kasu horretan baldintza hori betetzen dute
Garapen
kognitiboa lau fase desberdin ditu:
1.
Etapa
sensotiomotora (0-2)
2.
Aurreeragiketa-etapa
(2-7)
3.
Operazio
zehatzetako etapa (7-12)
4.
Operazio
formaletako etapa (12tik Aurrera)
Gure
psikomotrizitate gela lehenengo bi etapak hartuko ditu, beraz, hauei buruz hitz
egingo dizuegu.
1.
Periodo
honetan haurrak bere zentzumen eta ahalmen motorrak erabiltzen ditu mundua
ezagutzeko (gauzez egin dezakeena dela ikusten du). Objektuaren iraunkortasun
deitzen dena ikasten du. Periodo hau jaiotzetik eta 2 urtetara doa, umeak bere zentzumenek
nabaritzen duten informazioa eta bere ahalmena munduarekin elkar eragiteko
ulertzen hasten dira. Etapa honetan zehar, umeak objektuak maneiatzen hasten
dira, aldiz, behin objektua haurraren bistatik desagertzen denean, ezin du
ulertu objektu hori oraindik existitzen dela. Ondorioz, helburu nagusietako bat
izango da haurrak ulertzea objektuak oraindik existitzen direla eta ez direla
desagertzen. Helburua, normalean, etaparen amaieran lortzen da.
2.
2
urteetatik 5 urteetara joaten da bigarren etapa. Objektuen iraunkortasuna
ulertu denean hasten da. Umeek hitz-erabileraren eta buruko irudien bitartez era konplexuagoan bere giroarekin
nola elkar eragin ikasten dute. Aldi honetan egozentrismoa nagusitzen da , eta
pertsona guztiek mundua beraiek ikusten duten bezala ikusten dutela sinisten
dute.
Kontserbazioa
etapa honetako beste faktore garrantzitsu bat da, hau da, forma aldatzen denean
kantitatea ez dela aldatzen ulertzeko ahalmena.
Periodo
sensomotrizatik bigarren etapa honetara pasatzeko pausua imitazioan dago.
Garapen
sozio-afektiboa:
Garapen
sozioafektibo aspektu garrantzitsua da haurtzaro goiztiarraren garapenean.
Hasieran erlazioak gurasoekin dira, ondoren anai-arrebekin eta senideekin eta
gero bere joko-lagunekin hedatzen da. Adiskidetasun-garapena aspektu
garrantzitsua da haur baten garapen sozioafektiboan. Haurra izaki aktibo
bihurtzen da inguratzen duten helduak eta umeak imitatzen dituztenean.
Haurtzaro goiztiarreko haurra ikasten ari da kontaktu sozialik nola ezarri eta nola
beste pertsona batzuekin jokatu. Haurra
bere agresibitate-jokaera galtzen ari da eta independenteago bilakatzen da, hau
guztia garatzen ari den testuinguruko jasotzen ari dituen eraginei esker. Lehen
urtean zehar eratzen da, bigarreneansendotzen da, eta hortik aurrera
atxikimendu-irudiak urruntzen hasten dira haurra autonomia lortzen ari
delako.
Garapen
morala:
Garapen
morala, garapen kognitiboari eta garapen emozionalari, eta norbere buruaren eta
ingurunearen ezagutzari dagokie. Moralki hazteak gehiago ulertzea, malguagoa
izatea eta nork bere erabakiak hartzea esan nahi du. Horregatik, aukerak eta
esperientziak eskaini behar dira, haurra, agindutakoa betetzetik bere erabakiak
hartzera pasa dadin, eta erabaki hori guztien ongizatearen arabera hartutakoa
izan dadin. Garapen morala eskola-urteetan sortzen da. Horren arrazoia
ikaskideekin sortzen diren esperientzia ugariak dira. Gaitasun kognitiboak eta
gai moralen ulermena gero eta gehiago garatzen dira, eta, ondorioz, haurrak
pentsamendu logikoa izatea lortzen du.
Hiru
etapa agertzen dira, guk soilik lehenengo aldian fokalizatuko gara:
·
Moral
heteronomoaren aldia (0-7)
·
Berdintasunezko
moral mailakatuaren aldia (7-11)
·
Moral
autonomoaren aldia (11-12)
Moral
heteronomoaren aldia. 7-8 urtera arte irauten du. Aldi honetan haurra pertsona
helduen aginpidearen mende dago.
Haurrak
moral heteronomoa garatzen hasten dira, hau da, haurra kanpotik agintzen
zaizkion arauez interesatzen da eta arauok errespetatu egiten ditu. Moral
heteronomoa duen haurraren iritziz, mundu guztiak berak bezala ikusten ditu
gauzak eta ez daki besteen egoera barneratzen. Zigorrak markatzen du jarduera
jakin bat ona ala txarra den; beraz, zigorra jasaten badute jarduera txarra
izango da eta zigorrik jasaten ez badute, jarduera ona izango da.
Hizkuntzaren
garapena:
Hizkuntzaren garapena giza bizitzako iturburuan
oinarritutako prozesu bat da, pertsona bat hizkuntzak hizkeraren bidez edota
mimikaren bidez bereganatzen hasten denean. Haurren hizkuntzaren garapena
sinpletasunetik konplexutasunera igarotzen da. Jaio berriak hizkuntzarik gabe
hasten dira. Hala ere, lau hilabeterekin ezpainak irakurtzeko eta
hizketaldiaren hotsak bereizteko gai dira. haurrak hazten diren heinean, hitzak
esanahiak eskuratzen joaten dira, hitzen arteko konbinaketak sortuz. Denborak
aurrera egin ahala, esaldiak hasierako hitzak bezala elkartu egiten dira zentzu
logiko bat hartuz. Haur jaio berriek beren gorputzak, garrasiak eta beste
ahoskatze motak erabiltzen dituzte beren nahiak, beharrak eta gaitasunak adierazteko.
Nahiz eta haur gehienak modu eta adin ezberdinetan hasten diren ahoskatzen,
beren lehenengo hizkuntza gurasoen edo zaintzaileen laguntzarik gabe ikasten
dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario