domingo, 4 de marzo de 2018

Psikomotrizitatearen arriskuak

Orain arte behin eta berriro errepikatu dugun bezala psikomotrizitatea ezinbestekoa da umeetan hauen garapen integrala lortzeko eta beraien bizitzan zehar oinarrizko gaitasun motorrak izateko eta bizita osasuntsu baterako oinarriak ezartzeko. Hau dela eta argi daukagu ezin daitekela edozein modutan landu, eta psikomotrizitatean adituak diren pertsonak izan behar direla umeekin hau landuko dutenak. Hemen sortzen da psikomotrizitatearen arrisku nagusia, honen garrantzia hain da handia non ezin daitekeen ikastoletan edo haurtzaindegietan denbora pasa bakarrik landu. Hau horrela izanez gero arazo larriak eman daitezke aurren garapenean, denak ez direlako berdin garatzen (ume batzuk besteak baino arreta gehiago behar dute adibidez) eta psikomotrizitatea ikuspuntu askotatik landu behar delako (beti ere umea bere kabuz ikasi eta jolastu dezan utziz).

Bestalde, haien oinarrizko gaitasun motorrak garatzen ari diren umeak direla izan behar dugu gogoan, horragatik, nahiz eta bere kabuz utzi behar ditugun jolasten, neurri batzuk hartu behar ditugu mindu ez daitezen. Hauek psikomotrizitate gela ahalik eta seguruen izaten eta psikomotrizitate saioa hasi aurretik arau sinple batzuk ezarriz lortu daiteke.

Psikomotrizitatearen jatorria

Psikomotrizitateak azken 40 urtetan garapen handia  izan du. Wallonen ikerketa psikobiologikoan oinarritzen bagara,  umearen mugimenduak bizitza psikikoaren expresioa deritzo, eta haren pertsonalitatea definitu egiten du. Hau da, Ume bakoitzak  munduan egoteko modu bat du, eta horren arabera harreman guztiak  sortzen dira.Ikasle edo ume bakoitza ezberdina da, bere aurreko esperientziak ere ezberdinak dira. Ume bakoitzaren posibilitateak izango dira bere ikaskuntzen abiapuntua. Ume guztiek ez dute erraztasun berdina ikaskuntzak eskuratzeko eta hauek finkatzeko. Honetan oinarrituta, eta ume bakoitzak denbora eta erritmo ezberdin bat behar duela kontuan hartuz, lan egiterakoan aniztasun hau kontutan hartu behar da.
Resultado de imagen de wallon


Beste teoria batzuk psikomotrizitatearen gaia jorratu eta aberastu egin dute. Ajuriaguerraren aburuz (perspektiba psikiatrikoa), hezkuntza psikomotrizitatea teknikatzat hartzen du, gorputza eta mugimenduaren bidez pertsona definitzen duena. Gainera, defenditzen du psikomotrizitateari esker umea hobeto egongo dela prestatuta.
Resultado de imagen de julian ajuriaguerra


Azkenik Le Bouchek adierazten du psikomotrizitatea beharrezkoa dela hezkuntzan, eta eskola baten bitartez irakatsi egin behar dela, haren aburuz, hurrengo ikasketa guztiak baldintzatzen ditu. Gainera, umeak gorputzaren mugimendu ezberdinetaz konturatu behar da, keinu eta mugumendu ezberdinen koordinazioa landuz.
Resultado de imagen de le boulch


Azkenean, hainbat teoria ezberdin daude, baina denek ados daude mugimenduaren abilezia landu egin behar dela, bereiziki lehenengo urteetan. Ez bakarrik haien ahalmen fisikoa hobetzeko, baita ere haien ahalmen psikologikoa garatzeko. Gainera, konturatu behar dira nolako gaitasunak dituzten.

viernes, 2 de marzo de 2018

Psikomotrizitatearen Oinarriak

Zeintzuk dira psikomotrizitatearen oinarriak?

Oinarrizko jokaera motorrak:

Tonu postularra: Gorputzaren espazioarekiko moldaketa egokia da, bai akzioan (mugimenduan) bai ez-akzioan (posturan) ikus dezakeguna. Mugimendua ahalbidetzeko bezain baxua eta grabitatearen indarrari aurre egiteko bezain altua izan behar du.

Arnasketa: Psikomotrizitatearekiko garrantzi gehien duen bizi-konstantea da, mugimendu guztietan eragina baitu. Honen kontrola nahitaezkoa izan ohi ez den arren hau kontrolatzen ikasi behar dugu gure egunereko jardueretan eraginkorragoak izateko.
Oreka: Kanpo indarren aurka postura bat mantentzeko ahalmena da, jarduera funtzionalak ahalbidetzen.

Disoziazio motorra: Beraien artean independienteak diren gihar taldeen nahitaezko aktibazioa, helburu ezberdinak lortzeko jokabide global baten barruan.

Kordinazio psikomotorra: Zehastzsun maximoarekin mugimendu  bat egitean datza, baina ahalik eta energia eta denbora gutxien erabiliz. Kordinazioaren eboluzioa mugimendu patroi simpleak automatizatzearen ondorioz ematen da, mugimendu konplexuagoak ahalbidetuz.

Jokaera neuromotorrak:

Tonu muskularra: Giharrak luzatua izana eusten duen indarra da, hau da, giharren zurruntasuna. Tonua prozesu normal bat da, giharrak eduki behar duen uzkurketa minimo bat da, egonkortasuna izan dezan eta mugitu ahal izateko.

Gorputz eskema:

Lateralitatea: Umeak gorputzaren segmentu baten hautaketa-prozesua da, bere parekidea alde batera utziz. Honekin garunaren hemisferio baten zentru sensitibo-motorrak azkarrago garatuz. Erabilpeneko lateralitatea eta bat-bateko lateralitatea bereiz ditzazkegu, mugimenduak nahitaezkoak izatearen arabera. Prozesu hau umeak 7 urte izatean guztiz garatu ohi da.

Jokaera pertzeptzio-motorrak:

Espazio-pertzepzioa: Umeak, bere gorputzaren erreferentzia oinarritzat izanez, mundu osoaren pertzepzioa ahalbidetzen du. Kolb eta Whishaw-ek funtzio ezberdinak dituzten hiru azpi-eremu bereizten dituzte:
  • Gorputzaren eremua: Gorputz fisikoak osaturiko espazioa, ukimenaren bitartez ukitzen ditugun objetuen bereizketa bat egitea ahalbidetzen diguna.
  • Atxilotze eremua: Gorputzaren inguruko guneak osatzen duen espazioa da, non gorputzarekin edo tramankuloren batekin inguruko objetuak kitu daitezkeen. Espazio hau gorputzarekiko kanpokoa da.
  • Jokatze eremua: Berealako irismenaren kanpoko gunea da, bertara iristeko desplazamendua beharrezkoa da.

Denbora-pertzepzioa: Segidako gertaerak bakar bezala lotzean datza.

Antolakuntza espazio-tenporala: Mugimenduaren erabilpen kontrolatua ahalbidetzen duen erlazioa da, hau espazio baten bitartez denbora zehatz batean ematen baita.

Psikomotrizitatearen eragina


Psikomotrizitatea hiru arloetan izaten du eragin onuragarriak:

Arlo kognitiboa:

·         Objektuen ezaugarrien hautematea eta diskriminazioa estimulatzen ditu.

·         Ikasketak errazten duten eta memoria, arreta eta kontzentrazioa hobetzen dituen ohiturak sortzen ditu, hala nola, umeen sormena.

·         Nozio espazialak sortzen dituzte, hala nola, gora-behera, esker-eskuin, aurrera-atzera… 

·         Koloreko, tamainako, formako eta kantitateko oinarrizko nozioak indartzen ditu inguruneko elementuekiko zuzeneko esperientziaren bidez.  



Arlo sozio-afektiboa:

·         Kanalizatzaile  bezala balio du  haurrak bere oldarkortasuna erruduntasunik gabe deskarga dezakeenez gero.  Deskarga hau funtsezkoa izango da bere oreka afektiborako.

·         Gizarte-mailara bertakotzen da bere lagunekin, talde jolasak bultzatzen ditu.

·         Beldu batzuei aurka egitera laguntzen du, haurrak bere gorputzaz gain bere nortasuna ere indartzen du.

·         Bere autokontzeptua eta autoestimua berresten ditu, , emozionalki seguruago sentitzerakoan, bere mugak eta ahalmena ezagutzearen ondorio bezala.



Arlo motorra:

·         Gorputzaren eskemaren eskuratzea errazten du, haurrak bere gorputzaren kontzientzia eta hautematea har ditzala baimentzen du.

·         Gorputzaren kontrolari laguntzen dio, psikomotrizitatearen bitartez haurrak bere gorputzaren mugimendua menderatzen eta moldatzen ikasten du.

·         Bere lateralitatea, jarreraren kontrola, oreka, koordinazioa eta denboran eta espazioan kokapena baieztatzen laguntzen du.


Orientabide espezifikoak


Psikomotrizitate saioaren barruan, fase ordenatuak eta koherenteak bata bestearen atzetik egin behar dira, eta, aurrekoaren hariari jarraitu, hurrengorako prestatu eta lotura ildo bati eutsi beharko zaio.

Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan hartuta irakasleak proposatzen ditu (ez agindu) jarduerak. Gustukoak dituztenez, ikasleek biziki parte hartzen dute. Honako atal hauek proposatzen dira saioaren sekuentziazioan:

  • Sarrrera-errituala: Bertan behar den arropa eta oinetakoak erantzi ondoren legeak gogoratu eta jarraituko dugun gutxi gora-beherako ibilbidea aipatuko dugu.
  • Harresia: Irakasleak harresi bat eraikitzen du goma espumasko blokeekin. Adostutako seinalea entzutean eraisteko garaia iritsiko dela gogoraziz (seinalea "hiru" bezala ezagutzen da). Irakasleak ezarritako antolaketa apurtzeko aukera izango dute haurrek harresiaren bitartez, tentsio emozionalak askatzen dituzten eta gorputzeko giharren blokeoa gainditzen duten bitartean. Ezinezkoa egiten zaie geldirik egotea, urduri eta irrikan dade harresia botatzeko, horri psikomotrizitate saioari hasiera emateko nahiak gehitzen direlarik.
  • Berezko jarduera motriza: Hasieran, haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz  txoko batetik bestera dena eramaten. Inongo helbru konkreturik gabe. Aniztasun ezberdin horiei esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak asetzen dituzte. Gune horiei esker, mugimendua bizi dezakete, esperimentatu, gauzatu, erabakiak hartu, arazoak ebatzi, sortu, komunikatu egiten baitute. Momentu honetan zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak lantzen ari dira. Atal hiori luzeena izango da (25-30) mintu iraun dezake eta bertan askotako jarduera ezberdinak egingo dituzte: kulunkak, presioak, jauziak, garraioak, birak, orekak, lekualdatzeak, esekitzeak, erorketak,...
  • Jolas-sinbolikoa eta eraikitzea: Irudikatzeko jolasean, bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du haurrak, fantasia eta errealitatea elkartuz. Horretarako irakasleak hainbat baliabide utziko die eskuragarri hala nola: zapiak, sokak, uztaiak, kuxinak,... Jolas horiei esker barruan gordetako barne-gatazkak kanpora askatu ditzakete. Atal hau 15-10 minutuko iraupena izango du.
  • Irudikatze eta mintzatze espazioa: Atal honetan ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz,.. saioan bizi izandakoa adierazten saiatu behar dira. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria izaten da azkeneko espazio hau.
  • Jasotzeko espazioa: Materiala biltzean datza. Momentu hau, ohitura egokiak hartzen hasteko erabili ahal dugu. Ohitura egoki hauek oso baliagarriak izango dira haurren garapenerako.
  • Agurraren espazioa: Psikomotrizitate saioari bukaera egoki bat eman ahal izateko gurra dugu momento garrantzitsuenetariko bat. Agurraren bitartez jarduerarekin deskonektatzea lortuko dugu eta berriz ere taldea elkartu beharko dugu hau aurrera eraman ahal izateko. Momentu honetan ariketa albo batera utzi beharko dugu, saioari buruz hitz egiten edota ipuin bat kontatzen diegun bitartean.


Orientabide orokorrak


1. Espazioa

Psikomotrizitate gela praktika garatzeko behar bezala hornitua dagoen espacio zabal bat da. Psikomotrizitate gela hiru espaziotan banatuta dago. Espazio horiek hurrengo hauek dira: plazer sentsorio-motorraren espazioa, jolas sinbolikoaren espazioa eta azkenik, urruntzearen espazioa.

  • Plazer sentsorio-motorraren espazioa: Espazio honetan egiten diren jarduerak hauek dira: kulunkatzeak, jauziak, biratzeak, itzulikatzea, labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, oihuka egitea, danborra edo trompeta jotzea, goma-aparrarekin eraikuntzak egiteak, sokekin jolastea, mozorrotzea, makilatzea, eraso egitea, jolastea, itxarotea, behatzea,... Espazio honetan, mugimendu bat-bateko jarduera da, gorputzaren irudia eta identitatea sendotzeko. Mugimenduek umearen orokortasuna adierazten dute.
  • Jolas-sinbolikoaren espazioa: Umeak adierazpenak egiten dituenean, besteen onarpenak lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen da, hainbat paper betetzen baititu. Umeak, berriro ere, bere plazerrak eta bere gatazkak bizi ohi ditu, horiei erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea osatzen du eta, nolabait oreka eta konpentzazioa bilatzen du.
  • Urruntzeko espazioa: Umeak keinuak, begiradak, ahotsa eta mimoa erabiltzen ditu. Urruntzea bilatzen du horretarako, sentsomotor eta sinbolikoaren espaziotatik alde eragiten du, emozioetatik aldentzen da, eta veste espacio bat bilatzen du, erabiltzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko,... Bere fantasiak martxan jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.

2. Materiala


Psikomotrizitate gelan dagoen material guztia behar bezala ordenaturik egon beharko da, orden horrek eragina izango du haurren ekoizpenetan. Bestalde, ugari izan beharko da; eta material hori haurrentzako egokituta egon beharko da. Hau da, haurren beharretara egokituta egon behar da.

Beraz, materiala finkoa eta ez finkoa izan daiteke: Material finkoak, espalderak, arbelak, ispiluak,... dira eta material ez finkoa, uztailak sokak, blokeak,...
 Sailkapen honetaz aparte, materialak ere euren osaketarengatik, adierazten edo aurkezten dutenagatik bereizten dira:

  • Material bigunak: Pilotak, kuxinak, telak,... hauek haurrari estaltzeko, plazera emateko eta segurtasuna transmititzeko balio dute.
  • Material gogorrak: Espaldera, egurrezko eraikuntzak, ahulkitxoak, plastikozko blokeak,... Material hauek haurra erronkaren gainean jartzea lortzen dute, errealitatearen hasieran hain zuzen ere eta horrek, haurraren gainditze fisikoa suposatuko du, baliagarria eta onuragarria izango dena haurraren garapen sensoriomotorrerako.

jueves, 1 de marzo de 2018

Etxerako Orientabideak


Baina, etxean landu daiteke?

Etxean landu daiteke psikomotrizitatea, baina ez ezta leku egokiena izango (psikomotrizitate leku aproposena psikomotrizitate gela da), umeak psikomotrizitatea landuko duen gunea sormen handiko gunea izan behar du. Psikomotrizitatea praktikatuko duen lekuak jolasteko gogoak eman behar ditu, material eta espazio ezberdinekin. Gainera, seguruenik ez dira psikomotrizitate saio batean espezialista batek lantzen dituen jarduera bezain eraginkorrak izango. Halaber, umeak garapen motorra, sormena eta garapen adierazkorra landuko ditu. Ez du psikomotrizitate hoberena landuko baina maila goren batera heldu daiteke.

Guk gomendatzen dugu bi psikomotrizitate bereiziki lantzea: Psikomotrizitate fina eta lodia.

Psikomotrizitatea fina lantzeko, eskuen eta hatzen estimuluak lantzen dituzten ariketak proposatzen ditugu, hau da, Eskulanak egitea. Galtzerdien bitartez Txotxongiloak egin eta jolastea, buztina eta plastilinarekin figurak egitea edo artaziekin panpinak egitea ariketa egokiak dira.

Psikomotrizitate lodia garatzeko, etxean edota kalean egin daiteezkeen jolas edo ariketa dinamikoak aholkatzen dira, beti ere umea jokua egiten ari den espazioan aska daiteke. Garrantzitsua da gutxinaka-gutxinaka garatzea, umearen etsipena saihesteko.

Garapen egokia bermatzeko, eskuen koordinazioarekin hasi gaitezke, gero hankena, eta ondoren buru eta gorputz enborarena. Azkenik, konbazio hauen guztien jolasa izango litzateke:

Eskuen koordinaziorako baloiak edota gomazko pelota txikiak erabil daitezke, boloetara jolasten edo saski batera saiatzen sartzen jolasak aproposak dira.

Oinen koordinazioa lantzeko, eskailerak igo-jeitsi, hanka puntetan edo saltoak eginez landu daiteke

Gorputz enborra eta burua lantzeko, lepoaren zirkundukzio txikiak edota baloi bateri tokeak eginez landu daiteke.

Azkenik, koordinazio orokorra lantzeko, sokasaltora jolastea, harrapeka jolasetara edota lau izkinetara gomendatzen dugu.

Jolas hauek zuen abiapuntua izan daiteke, baina zuek beste ariketa batzuk landu nahi badituzue eta garapen egokia ahalbidetzen badu, umearen garapen motorra aberestuko du.

pistas-de-psicomotricidad-infantil  psicomotricidad-para-el-hogar