Haurren garapen egoki baterako psikomotrizitatea funtsezkoa da, izan ere, bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira egoki hezitzeko. Haur batek ikaskuntza arazoak baditu izan daiteke garapen psikomotrrean arazoak edukitzea.
Baina, zer da Psikomotrizitatea?
Psikomotrizitatea, organismo baten funtzio neuromotorren eta funtzio psikikoen artean erlazio bat dagoela kontsideratzen duen garapenaren ikuskera da. Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da, Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.
Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.
Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte eta hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
Psikomotrizitatea heziketa fisikoaren joeren alderdi antagonikoekin oker erlazionatruta egon da. Psikomotrizitatea ezin betsekoa da haur baten heziketa orokor baterako eta heziketako testuinguru batean, ikuskera psikopedagogiko berri bat adierazten du. Eskola-zailtasunez josia dagoen mende honetan, eta hortaz, arazo familiar, pedagogiko eta soziopatologikoak agerian daudenean psikomotrizitateak eragin erabakigarria hartzen du prebentzio neurri moduan.
Gorputzaren mugimenduarekin eta horren garapenarekin lotutako fenomenoak aztertu eta ulertzeaz arduratzen den ezagutza-esparrua. Baina psikomotrizitatea heziketari ekiteko era bat da, mugimendutik eta ekintzatik abiatuz pertsonaren gaitasunak garatu nahi dituena.
Jolasak umearen garapen integralean izugarrizko garrantzia du, jolastean kontzentrazio maila oso altua baita, eta honela izanda, ume bat jolasten dagoenean lanean egotean bezainbesteko sakontasunarekin ari da.
Helburuak:
• Komunikatzeko plazera: komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, komunean jartzea eta errespetatzea da. Hori bizipen batzuen bidez adierazten da (saltatuz, biratuz, bata besteari jarraituz, gauzak eraikiz eta botaz…), adierazpena gehienetan hitzezkoa izango ez delarik.Keinuak eta mugimenduen bidez gorputz adierazpena lantzea
• Sortzeko plazera: umeak kanpoko mundua transformatu nahi du, aldatu nahi du, bizipen positibo bat duen bitartean. Gauzak manipulatzen sormena lantzen du eta honek ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektuzkoa ekartzen dio.Proposatutako jardueretan jarrera aktibo eta kooperatiboa adieraztea.
• Ekintza operatiboaren plazera: urtetan bere behar eta lehentasunak asetzeko asmoz errealitatea transformatzen du emozioen bitartez. Hemen dezentrazioa gertatzen da, objektuak galtzen du bere balorea eta beste zentzu bat hartzen du.
Psikomotrizitate geletan umeak euren oinarrizko trebetasun motorrak garatzera joateaz gain, dibertitzera joaten dira. Horretarako, irakasleak orientazio pedagogiko bat argi izan behar du. Geletan ariketa mota desberdinak agertuko dira, izan ere, ume guztiak ez dituzte haien trebetasunak berdin garatuta eta jarduera desberdinen bidez guztien gozamena ziurtatuko da, bakoitzak nahi duen txokoan jolasteko eta aldi berean euren trebetasun motorrak garatuz joateko.





